3R Txorierri programak 67 parte-hartzaile ditu exekuzioaren erdian

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 30a, 13:35

3R Txorierri programa 2025ean exekuzioaren erdian, 67 parte-hartzaile ditu, horietatik 34 emakumeak izanik, eta orain arte 19 laneratze lortu dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatzen du, eta EGAZek antolatu.

Herritarren enplegagarritasuna hobetzeko eta Txorierriko enpresetara talentua erakartzeko helburua du programa honek, eta bi jarduera-ildo: berrorientazioa eta birkokatzea. Parte hartzeko baldintzak dira iraupen luzeko langabea izatea, eta 45 urtetik gorakoa, emakumea edo gaztea izatea, edo arrisku edo gizarte-bazterketa egoeran egotea.