Garaiz zaude urtarrileko zozketetan parte hartzeko

Aikor aldizkaria 2026ko urtarrilaren 16a

Domekan, urtarrilaren 18an, amaitzen da urtarrileko zozketetan izena emateko epea.

Hilabete honetan, Mañariako Hontza Museorako sarrera bikoitza eta Derioko JumpYard-erako sarrera bikoitza zozketatuko ditugu. Parte hartzea oso erraza da. www.aikor.eus/zozketak atalean sartu eta eman izena nahi duzun zozketetan. Kontutan izan “Bazkide zenbakia” atalean 264 kodea sartu behar duzula.

Gainera, urtarrilean beste bi zozketa egingo ditugu soilik Aikorlagunen artean. Derioko JumpYard-en hamar lagunentzako urtebetetze ospakizuna eta bi lagunentzako menua Baserri Antzokian. Egin zaitez Aikorlagun!
 
Astelehenean, urtarrilaren 19an, emango dugu irabazleen berri.