24. Korrikaren aurkezpena egingo dute barikuan, Lezaman

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 24a

AEK-k Lezaman aurkeztuko du barikuan, otsailak 27, 24. Korrika. Arratsalde osorako egitaraua osatu dute herriko hainbat gunetan. Bertaratzeko deia egin dute. Martxoaren 29ko goizaldean igaroko da Korrika Txorierritik.

Egitaraua:

  • 16:00-17:00: Arropa eta peto salmenta, eskolan.
  • 17:00: Arropa eta peto salmenta, plazan.
  • 18:00: Korrika dantza, Bertokoren eskutik.
  • 19:30: Aurkezpen ekitaldia, Kultur Aretoan.
  • Ostean: Mokadua eta Bertoko.