Protagonistak

“Txorierrin klase ertaina da nagusi”

Mikel Reina Barros · Aner Mentxaka Alvarez

Arrazoi demografikoak, geografikoak, historikoak eta sozialak daude gure herrien izaera azaltzen dutenak. Txorierritarron aberastasuna faktore garrantzitsua da ere, nola ez, gure eskualdearen bilakaeran. Baina aberastasun hori nola dago banatuta? Jose Luis Barrenetxea Gaztelua larrabetzuarrak Txorierriko gizartea eta honen banaketa soziala ezagutzera gonbidatu gaitu, 2024ko datuak kontuan hartuta. Abenduko aldizkarian, erreportaia eta elkarrizketa osoa irakurgai.