Badugu irabazlea Bruce Springsteenen kontzerturako!

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 9a, 14:46

Zuetariko bat Bruce Springsteenen kontzertura eramango genuela esan genizun eta hitza beteko dugu. Gaur ‘The Boss’-ek azaroaren 26an, astelehena, BECen emango duen kontzerturako sarrera bi zozketatu ditugu Aikor!lagun guztien artean eta irabazlea… ARROETA ZAMUDIOKO MENDI TALDEA izan da. Era berean, liburu bat, 3 CD eta joko baten zozketa egin dugu. Irabazleak hauek izan dira: Mikel Zarateren Etorriaren zorabioz liburua: GARIKOITZ ISASI Korrontzi taldearen CDa: ANGEL GARITANO Neü taldearen CDa: TXERRA RODRIGUEZ Joseba Gotzon kantautorearen CDa: JASONE ASTOLA ‘Lauburua’ mahai-jokoa: EIDER LAGO ZEURI horietako opari bat suertatu bazaizu, zorionak; eta ez baduzu suerterik izan, hurrengoan izango duzu aukera. Izan ere, ez ahaztu urtean zehar hiru zita izango dituzula Aikor!lagun kanpainarekin.