Argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti / www.atomikastudio.com / facebook.com/atomikastudio
Laborantzaren munduan hazia eta Historiaren maitale amorratua, Etxebarribeheko baserriko auzotarrak Zamudioko transformazioa gertutik bizi izan du. Bakeroen filmak asko maite ditu: “Zaldunen karakterizazioa ikustea asko gustatzen zait, alde handia baitago estatubatuar ejertzitoaren eta indioen artean. Ejertzitoak zelabere dotoreak erabiltzen dituzten bitartean, indioek estilo paregabearekin eta mantatxo bakar batekin ezin hobeto kontrolatzen dituzte euren zaldiak”.