Irailaren 8an, Zamudio Racing Elkarteak laugarren aldiz antolatu zuen Bertso-Rally erronka. Ekitaldiak, “Hamaika gasolina erre” lelopean, bertsoak eta autoak uztartzen zituen. Aurten, lau bertsolarik hartu dute parte ekitaldian: Fredi Paya, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia eta Etxahun Lekue. bideoan Ikerrek bertsoak bota dizkio Egoitz Mozori, antolatzaileetako bat.