EIT Food partzuergoa Ezaguera eta Berrikuntzaren sei esparruetako bat da, eta Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren partaidea da. Egoitza nagusia Belgikan du, baina bost azpiegoitza ere baditu: Europako hegoalderako egoitza Madrilek eta Bilbok partekatzen dute. Partzuergoak Europako kontsumitzaileak, enpresak, ikertzaileak eta ikasleak harremanetan ipintzea du helburu, ekimen berritzaileak eta jasangarriak bultzatzeko eta, horrela, osasuna eta ingurumena hobetzeko eta kalitateko elikagaiak guztion eskura ipintzeko.