Auto-ilara luzeak Zamudioko sarreran

Aikor aldizkaria 2020ko urriaren 26a

Matricerias Deustoko eta GTSeko langileek autoen karabana egin dute lantegien itxiera salatzeko. Langileek autoak gelditu dituzte Zamudiora eta Deriora sartzeko errotondan, auto-ilara handiak sortuz. Bertan ordu erdi inguru izan dira, 07:30etik 08:00etara, Ertzaintza heldu den arte.