Wifi publikoa erabiltzeko, wifi sareen aukera hautatu beharko da gailu mugikorretan, eta TUWIZAMUDIO sarea topatu. Sare hori aukeratuz gero, Zamudiori buruzko informazioa irakurtzeaz gainera, ADI Zamudio aplikazioa deskargatzeko gunera jo ahalko da. Atariak automatikoki antzemango du gailu mugikorraren konfigurazio-hizkuntza: 14 hizkuntza daude. Internetera sartzeko, klik egin beharko da, erabilera-baldintzak onartu, eta gizarte-sareen bidez edo Free aukeraren bidez sartu; ez da klaberik erabili beharko.
Bestalde, zerbitzua modu orekatuan erabiltzen dela bermatzeko, wifi publikora egunero konektatu beharko da eta ezin izango da deskarga masiborik egin. Sarea Wifinova Leoiako enpresa ipintzen dabil. Udalaren esanetan, enpresa horrek zerbitzua ematen die Metro Bilbaori eta hainbat udalerriri eta enpresari.