Zamudioko merkatariek Amaren eta Aitaren Egunak ospatuko dituzte bezeroekin

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 16a, 12:15

Bizi Zamudio dendarien eta profesionalen elkarteak eskaintza berezi bat zabaldu du, bezeroekin Aitaren eta Amaren Eguna ospatzeko. Lehenengoa martxoaren 19an egingo da; bigarrena, apirilaren 30ean. Data bien artean, kontsumitzaileak gutxienez bost euroko erosketa bat egiten badu elkartearen dendaren batean zigilu bat lortuko du; eta lau zigilu jasotzen dituenean, bost euroko txartela izango du herriko arrandegi berrietan gastatzeko: Izai eta Adei; eta Azmak.

Tokian tokiko dendetan erosteko eskaintza hau mugatua da, 200 txartela baino ez baitago. Gainera, lagun bakoitzak askoz jota hiru txartel lortzeko aukera izango du. Arrandegiek maiatzaren 1etik 30era bitartean baino ez dute beherapena onartuko.