“Euskal Herrian gutxienez 17 langile hil dira lanean edo horren ondorioz 2022an, horietatik hiru istripu ez traumatikoetan. Traumatikoak ez diren istripuak lan-istripuak dira. Ez dira kasualitatez gertatzen lan-ordutegian, ez zorte txarragatik, ez halabeharragatik, enpresaburuek dioten bezala. Frogatuta dago lan-baldintzak, presioak eta estresa funtsezko faktoreak direla istripu kardiobaskularretan, eta horiek bihurtu direla lan-istripuen kausa nagusia. Urteko istripu guztien % 25 baino gehiago izaten dira ez traumatikoak”, esan dute LAB sindikatukoek prentsa-oharrean.