San Isidro Zamudion ere izan zen jai-eguna, domekan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Bizkaiko Dantzari Eguna bertan ospatu zuelako. Hiru Bat dantza-taldea anfitrioia izan zen eta zamudioztarrekin bat egin zuten Bizkaia osotik etorritako dantzariek; Txorierrikoak, haien artean. Gazituaga futbol-zelaian 3.500 lagun ibili ziren dantzan, eta ia 8.000 ikuslek gozatu zuten dantzen alardea.