Aitor Elizegi, Athleticen presidente ohia: "Eskerrik asko, Txorierri"

Aikor aldizkaria 2022ko uzt. 12a, 14:47

Aitor Elizegi zamudioztarrak hiru urte eta erdi eman ditu Athleticen presidente eta, bere ordez, bazkideek Jon Uriarte aukeratu dute. Athleticen Elizegik pandemia kudeatu behar izan du, baina, bere esanetan, berak utzi duen kluba hartu zuena baino hobea da. Horretarako, lau ardatz jorratu ditu: Lezama, marka, Fundazioa eta zaletuak. Bazkideek babesa erakutsi diote eta horregatik herri-harmaila eta estatu berriak onartu zizkioten. Beraz, sukaldariak eskerrik asko esan die zaletuei eta bereziki bere herriari, Zamudiori, eta Txorierriri. Aikor! aldizkariak eskerrak eman nahi dizkio Elizegiri, solasaldia gurekin izateagatik. Elkarrizketa osoa laster izango duzu www.aikor.eus irakurgai.      

Erlazionatuak