Joskintzarako guztia, Gorbeia Mertzerian

Aikor aldizkaria 2022ko abenduaren 9a

Gorbeia mertzeria Zamudion dago, Gorbeia kalean hain zuzen. Bertan topatu dezakegu joskintzarako behar dugun guztia, hala nola jostorratzak, botoiak eta apaingarriak. Gainera, arropa eta hainbat osagarri ere saltzen dituzte, esaterako, barruko arropa, etxeko arropa, ilerako apaingarriak eta produktu-sorta zabala. Etorri eta ezagutu!