Kanpaina ekainaren 20tik azaroaren 20ra bitartean egongo da indarrean. Tarte horretan Zamudion egindako erosketen % 2 metatuko da herritar txartelean. Zamudion bizi ez diren lagunek ere eskatu ahal dute txartela udaletxean. Batzen den dirua azaroaren 21etik 2024ko urtarrilaren 21era arte, biak barne, gastatu ahal izango da Bizi Zamudio elkartearen dendetan.
Hainbat dendak bat egin dute kanpainarekin: Zamudio taxi, Maria Antonia ile-apaindegia, Ainhoa Quijano farmazia, Oakland English, Bell edertasun zentroa, Juan ile-apaindegia, Azmak arraindegia, Aramendi gozotegia, Soba ultramarinoak, Zamudio liburu-denda, Idoia Zubieta hortz-klinika, Zamudio burdindegia, Gestión Zamudio, Txantxangorri txutxedenda eta Gorbeia mertzeria.