Zamudioko Artatza baserriko alboko teilatua jausi da

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 28a, 12:53

Gaur goizean, Artatza baserriko teilatua erori da. Baserria Zamudion dago, Aranoltza auzoko 9. zenbakian. Jausi dena ez da teilatu nagusia, albokoa baizik. Hara suhiltzaileak joan dira, Twitterren jakinarazi duten moduan. Kalte pertsonalik ez da egon. Oinezkoek ez dute hara sarbiderik, baina zinta eta konoak jarri dira bertan, zonaldea seinaleztatzeko.