Lekukoen esanetan, URAren teknikari bat joan zen lekura eta esan zieten errepidean badaudela isuriak errekara joatea ekiditen duten sistemak, “baina mantentze egokia ez egitearen ondorioz ez zutela funtzionatu”. “Gainera, errepidea urez garbitzen hasi zen, trafikorako berriro ireki ahal izateko, eta horren eraginez ere isuriaren zati bat errekara joan zen; URAren teknikariak berehala esan zuen urez garbitzeari uzteko”. Lekuko horiek kontatu digutenez, gaur goizean Gipuzkoako enpresa bateko langileak istripua gertatu zen inguruan egon dira, errekaren hegaletan garbitze-lanak egiten. Besteak beste, sistema batzuk ipini dituzte bertan dagoen gasolioa xurgatzeko.