Eskolak azaldu duen moduan, irakasleek ikastetxera deitu dute gertatutakoaren berri emateko eta guztiak ondo daudela esateko. Ikasle guztiak arazo barik atera dira autobusetik eta beste autobus batek eraman ditu Otxandiora. Eskola ikasleen gurasoekin ipini da harremanetan, gertatutakoa azaltzeko eta familiak lasaitzeko. Ikasleek normaltasunez jarraitu dute antolatutako txangoarekin. Eskolaren esanetan, ez dakite sua nola eta zergatik hasi den.
Suhiltzaileek duela minutu gutxi jakinarazi dute sutea erabat itzali dutela. Hala ere, errepideak itxita jarraituko du ibilgailua kendu arte.