Zamudioko lorezaintza-zerbitzuko langileek greba hasi zuten maiatzaren 10ean. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, greba bertan behera uzteko, enpresak egindako azken proposamena aztertuta, akordioa lortzeko prest daude, baldin eta bi baldintza betetzen badira: alde batetik, azken urte bietan beren horretan utzitako soldata-taulak eta 2025ekoa Sondikako langileen soldata-taulekin parekatzea; eta bestetik, 2023ko, 2024ko eta 2025eko taulak aztertu, Zamudiokoen eta Sondikakoen arteko aldeak kalkulatu, eta alde horiek ordaintzea. “Baldintzak onartuz gero, akordioa idatzi bezain laster hasiko ginateke lanean”.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).