Langileek 2022tik zuten hitzarmena iraungita, eta hori berritzeko aukera izango dute. Hala, soldatei dagokienez, % 9,76 eta % 11,63 eguneratzea lortu dute 2023rako eta 2024rako, eta soldaten eguneratzeak KPIa bermatuko du 2025erako, baita % 3ko igoera, KPI txikiagoa bada. Era berean, lan-baldintzak Sondikako lorezainek dituztenekin parekatu dira, eta hortaz, “bi aldarrikapen nagusiak lortu dituzte”.