ITPk Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitza nagusian dago ADMIRE zentroa. Bertan 24 milioi euroko inbertsioa egin da, eta bere helburuak hauek dira: material berriak ikertzea, konplexutasun handiko piezak garatzea, eta, abiazio komertzialaren hazkunde bizkorrari eta sektorearen beharrizan berriei aurre egiteko, konponketak bultzatzea irtenbide berritzaileak eskainiz.
Inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lander Aretxabaleta Zamudioko alkateak.