Txorierri Zirkularra enpresen foroa bihar

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 27a

Bihar, azaroaren 28a, Waste Lab Bizkaian, Txorierri Zirkularra deituriko enpresen foroa ospatuko da. Hau goizeko 8:45ak eta 11:00ak bitartean ospatuko da, Parke Teknologikoan. Goizeko 8:45etan harrera eta ongietorria egingo zaie bertaratu diren guztiei. Ondoren, irekiera inspiratzailea egingo dute Iñaki Madariagak eta Josu Andoni Begoña Loiuko alkate eta Egaz Txorierriko presidenteak.

Ondoren, saio interaktibo bat burutuko da Txorierriko ekonomia zirkularreko aukeren inguruan. 9:45etan, mahai-ingurua egingo da, negozio-aukerak eta ekonomia zirkularreko jardunbide egokien inguruan. Bertan arituko dira hizlari lanetan Iñaki Leibar, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Ataleko burua; Olga Martín, Aclima-ko zuzendaria; Jose María Fernández, Ihobe-ko Ekonomia Zirkularreko zuzendaria; eta Iñaki Mendikute, Novattia Desarrollos-eko gerentea.

Honen ostean, Ana Sonia Elorriagak Txorierri Zirkularraren aurkezpena burutuko du, eta Cristina Mújicak, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Kanpo Sustapeneko zuzendari nagusiak, erakundeen itxiera. Bukatzeko, 10:45etan, networking-a egongo da kafe eta bisita gidatuarekin, baina hau aukerakoa izango da.