Euskaltel-Euskadik Zamudioko Parke Teknologikoko egoitza nagusian aurkeztu ditu txirrindulari parte hartzaileak eta zaleen kamiseta. Jon Agirre, Nico Alustiza, Mikel Bizkarra, Txomin Juaristi, Jonathan Lastra, Gotzon Martín eta Iker Mintegi dira 2026ko Itzulian lehiatuko diren zazpi txirrindulariak.
Horrez gain, Marea Laranjak bide bazterrak betetzeko kamiseta Kukuxumuxuk diseinatu du “Lehen taupadatik gailurreraino” lemarekin. Euskaltelek 25.000 ale inguru banatuko ditu lasterketan zehar.