Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.
Lezamako Udalak “Udagoien kulturala” programa antolatu du azarorako eta abendurako. Orotara lau ekitaldi egingo dira eta lezamarrek magia, txotxongiloak, musika eta antzerkia gozatu ahalko dituzte.