Barakaldoko artista Deriora iritsiko da barikuan, eta Kultur Birikan “patafisika kuantiko”ari buruzko erakusketa ipiniko du ikusgai. Erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldia barikuan, 19:00etan, izango da eta bisita gidatua egingo da. Ekitaldia antolatu dute DerioKOmunikazioak, Derioko Udalak eta Kultur Birikak.
Untza mendi-talde derioztarrak hiru irteera antolatu ditu urtarrilerako. Hilaren 16an, Arabako Askuren/Beratza eta Redondo mendietara (14 km) joango dira, eta hilaren 23an, San Pedro Atxarrera (10 km; Bizkaia). Azkenean, urtarrilaren 30ean, ibilaldia egingo dute Galdaramuño eta Topinburu mendietan zehar (13 km; Gipuzkoa). Hiru egunetan, hitzordua 08:00etan ipini dute Nagusien Etxean.
Jardunaldiak Gurpide elkarteak antolatu ditu Larrabetzuko Udalaren babesarekin. Helburua da jardunaldiak lekua izatea “banda marroiaren aurrean, lasaitasunez pentsatu eta gure baso-lurrak kudeatzeko erabakiak hartu ahal izateko”, azaldu dute. Horretarako, hiru ekintza egingo dira, Keko Alonso Besaia egitasmoko kideak zuzenduta.