Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dena prest dago Binakako Master LABORAL KUTXA Txapelketaren VI. edizioa hasteko. Lehenengo aurrekanporaketak domekan, urtarrilak 30, jokatuko dira Larrabetzun eta, ondoren, Gipuzkoan egingo dira partida gehienak. Finala martxoaren 27an izango da Irungo Uranzu pilotalekuan. Txapelketan 84 pilotari arituko dira.
Txorieriko Berbalagun egitasmoaren baitan, irteera antolatu da urtarrilaren 30erako. Berbalagunek Lezamako trenbide zaharraren bideari jarraituko diote eta Bilbora oinez abiatuko dira. Hitzordua 09:30ean ipini dute Olan, geltoki ondoan, eta ibilaldiak lau ordu iraungo du; gainera, Artxandako tunela bisitatuko dute. Ibilaldia Zazpikaleetan amaituko da eta Olara oinez itzuliko dira parte-hartzaileak. Ekintzan parte hartzeko, izena eman behar da urtarrilaren 28a baino 635 753 595 telefono-zenbakira deituta.
Barakaldoko artista Deriora iritsiko da barikuan, eta Kultur Birikan “patafisika kuantiko”ari buruzko erakusketa ipiniko du ikusgai. Erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldia barikuan, 19:00etan, izango da eta bisita gidatua egingo da. Ekitaldia antolatu dute DerioKOmunikazioak, Derioko Udalak eta Kultur Birikak.
Untza mendi-talde derioztarrak hiru irteera antolatu ditu urtarrilerako. Hilaren 16an, Arabako Askuren/Beratza eta Redondo mendietara (14 km) joango dira, eta hilaren 23an, San Pedro Atxarrera (10 km; Bizkaia). Azkenean, urtarrilaren 30ean, ibilaldia egingo dute Galdaramuño eta Topinburu mendietan zehar (13 km; Gipuzkoa). Hiru egunetan, hitzordua 08:00etan ipini dute Nagusien Etxean.
Jardunaldiak Gurpide elkarteak antolatu ditu Larrabetzuko Udalaren babesarekin. Helburua da jardunaldiak lekua izatea “banda marroiaren aurrean, lasaitasunez pentsatu eta gure baso-lurrak kudeatzeko erabakiak hartu ahal izateko”, azaldu dute. Horretarako, hiru ekintza egingo dira, Keko Alonso Besaia egitasmoko kideak zuzenduta.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |