Literaturaz Berbetan: Gu gabe ere poesia-errezitaldia, Itziar Ugarteren eta Mikele Landaren eskutik. Abenduaren 22an, 19:00etan, Anguleri kultur etxean.
Larrabetzuko Izar Argia abesbatzaren eta Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Abenduaren 22an, 19:00etan, Andra Mari elizan.
Gabonetako postalak. Abenduaren 12tik 23ra, 16.00etatik 20:00etara, Anguleri kultur etxean.
Hogeita hamaseigarren aldiz antolatu da Txorierriko Gabon-kanten Jaialdia. Lehen kontzertua abenduaren 16an, 19:00etan, izango da Zamudioko San Martin elizan eta bertan abesbatza hauek hartuko dute parte: Zamudioko Kamara Koralak, Zik abesbatzak (Amorebieta-Etxano) eta Iubilo Bilbao Abesbatzak. Hurrengo emanaldia abenduaren 17an, 12:45ean, izango da Loiuko San Pedro elizan eta han hauek arituko dira: Gaztelumendi abesbatzak (Larrabetzu), Lamiñe abesbatza (Fruiz) eta Lagundi abesbatza (Bilbo).