Igandea, apirilak 30

10:00

AUTOBUSA Derio eta Santurtzi taldeen arteko partida zuzenean ikusteko

BM supermerkatuaren aparkalekua, Derio | kirola

Derio futbol taldea lehen postuan dabil Lurraldeko Ohorezko Mailan, eta domekan, apirilak 30, Santurtzi, bigarren sailkatua bisitatuko du. Oso partida garrantzitsua izango da denboraldi bukaeran lehenengo postua eskuratzeko, eta horregatik, gorri-urdinek Santurtzira eraman nahi dituzte zaletuak. Hortaz, hara joateko autobusa ipiniko dute Derioko Udalaren laguntzarekin.  

AUTOBUSA Derio eta Santurtzi taldeen arteko partida zuzenean ikusteko BM supermerkatuaren aparkalekua

Derio futbol taldea lehen postuan dabil Lurraldeko Ohorezko Mailan, eta domekan, apirilak 30, Santurtzi, bigarren sailkatua bisitatuko du. Oso partida garrantzitsua izango da denboraldi bukaeran lehenengo postua eskuratzeko, eta horregatik, gorri-urdinek Santurtzira eraman nahi dituzte zaletuak. Hortaz, hara joateko autobusa ipiniko dute Derioko Udalaren laguntzarekin.  

11:30

Ipuin-kontalaria eta azoka solidarioa, Sondikako ludoteketan

Sondikako ludotekak, Sondika | Bestelakoak

Liburuaren Eguna dela eta, adin guztientzako ipuin-kontalaria izango da domekan, apirilak 30, 11:30ean, Sondikako ludoteketan. Ondoren, azoka solidarioa egingo da. Liburutegian dauden liburu batzuk kenduko dira, eta azoka horretan ipiniko dira salgai euro batetik bost eurora bitarteko prezioan. Batzen den dirua Sondikako Cáritasi emango diote. Azoka 13:30ean amaituko da.

Ipuin-kontalaria eta azoka solidarioa, Sondikako ludoteketan Sondikako ludotekak

Liburuaren Eguna dela eta, adin guztientzako ipuin-kontalaria izango da domekan, apirilak 30, 11:30ean, Sondikako ludoteketan. Ondoren, azoka solidarioa egingo da. Liburutegian dauden liburu batzuk kenduko dira, eta azoka horretan ipiniko dira salgai euro batetik bost eurora bitarteko prezioan. Batzen den dirua Sondikako Cáritasi emango diote. Azoka 13:30ean amaituko da.

18:00
19:30

Plazako dantzen ikastaroa

Larrabetzu, Larrabetzu

Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.

Plazako dantzen ikastaroa Larrabetzu

15:00
23:59

Udal ikastaroak

Sondika, Sondika | Izena ematea

Udal-ikastaroetan izena ematea, apirilean, 944 535 171 telefono-zenbakira deituta.

Udal ikastaroak Sondika

Udal-ikastaroetan izena ematea, apirilean, 944 535 171 telefono-zenbakira deituta.

23:59

Liburuen rallya

Zamudioko ludoteka, Zamudio | Bestelakoak

Liburuaren Eguna ospatzeko, apirilean liburuen rallya egingo dute Zamudioko liburutegian. Erabiltzaileek hainbat liburuetako aipuak topatuko dituzte liburutegian, eta asmatu beharko dute zein liburutakoak diren. Asmatzen dutenen artean 40 euroko txartelak zozketatuko dituzte, Zamudioko liburu-dendan gastatu ditzaten. Gazteentzako eta helduentzako ekintza da.

Liburuen rallya Zamudioko ludoteka

18:30
14:00

Batukada-tailerrak Lezaman

Uribarri topalekua , Lezama | Ikastaro eta tailerrak

Apirilaren 27an, 18:30etik 20:30era, eta maiatzaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, batukada-tailerrak izango dira Lezamako Uribarri Topalekuan, Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta. Tailerrak antolatu ditu Moreak Lezamako talde feministak bertako udalaren laguntzarekin, eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin behar da.

Batukada-tailerrak Lezaman Uribarri topalekua

Apirilaren 27an, 18:30etik 20:30era, eta maiatzaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, batukada-tailerrak izango dira Lezamako Uribarri Topalekuan, Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta. Tailerrak antolatu ditu Moreak Lezamako talde feministak bertako udalaren laguntzarekin, eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin behar da.

23:59

Ikastaroa - Scrapbooking-a

Sondikako gaztetxea, Sondika | Ikastaro eta tailerrak

Scrapbooking-a. Apirilaren 29an eta 30ean, gaztetxean.

Ikastaroa - Scrapbooking-a Sondikako gaztetxea

Scrapbooking-a. Apirilaren 29an eta 30ean, gaztetxean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»