Nazio Batuek bultzatuta, domekan, urriak 1, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da 33. aldiz. Aurtengo edizioan, besteak beste, hauek azpimarratu nahi dira: mundu osoko adinekoen egoera berezia; euren eskubideak baliatu ditzatela; eta belaunaldien arteko ekitatea, solidaritatea eta elkarrekikotasuna sendotzeko beharra. Deriok eta Zamudiok bat egin dute ospakizunarekin.
Lauroetako jai-batzordeak prest du San Migel jaietako egitaraua, asteburuan herritarrek ederto pasatu dezaten. Besteak beste, txapelketak, bertso-saioa, mendi-ibilaldia, umeentzako jolasak, musika eta hitzordu gastronomikoak izango dira Loiuko auzoan.
Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.
Barikuan, irailak 22, San Migel jaiak hasiko dira Derion, eta, ohikoa denez, jai-batzordeakauzotar eta herritar guztiek gozatzeko moduko jai-egitaraua antolatu du. Urriaren 1era artehainbat ekintza izango dira bertan, hala nola musika, gastronomia-lehiaketak eta mozorroak.