San Isidro jaiek berrikuntza hunkigarri bat izango dute aurten: ongietorri ekitaldi bat 2025ean jaiotako haurrentzat. Hitzordua eguenean, maiatzak 14, da, 18:00etan, Kultur Birikan. Udalak oroimenezko zapi pertsonalizatua emango die 2025ean jaiotako 40 haurrei, udalerriko kide izatearen sinbolo gisa.
Txorierriko Udal Euskaltegiak antolatuta, Mikel Gorrotxategik ‘Pertsona izenen euskal historia’ hitzaldia eskainiko du eguenean, maiatzak 14, Udal Euskaltegian bertan. Bi saio eskainiko ditu Euskaltzain urgazleak: 10:00etan eta 18:00etan. Hitzaldia publikoa eta irekia dela nabarmendu dute antolatzaileek.