“Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa” ikastaroa

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 30a, 11:58

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean antolatutako teknologia ikastaro sorta aurrera doa. Azaroan, talde komunikazioaren txanda izango da: “Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa”. Ikastaroa azaroaren 23an eta 24an izango da Euskararen Etxean, Bilbon: ostiralean, goizez eta arratsaldez; eta zapatuan, goizez.

Gaur egun sarera konektatuta bizi gara, bai ordenagailuaren bidez, bai sakelako telefonoaren bidez. Eta askotan logika askorik gabe aukeratzen ditugu baliatzen ditugun tresnak, ezagutza falta, ohiturak edo denbora falta tarteko. Eta horregatik, hain zuzen ere, antolatu dute ikastaroa. Horrek, besteak beste, posta zerrendak eta sare sozialak jorratuko ditu. Ikastaroa doan izango da teknologiaren mundua edonorentzat da erabilgarria.

Ikastaroaren gaineko informazio gehiagorako edo izena emateko, sartu azkuefundazioa.eus webgunean.