Kirolbilgunea sortu dute Larrabetzuko kirol-elkarteek, udalak eta herritarrek, besteak beste, kirol-mota guztiak sustatzeko eta herriko jarduerak koordinatzeko. Lehen ekitaldia bihar, urriak 1, egingo dute 19:30ean, Anguleri kultur etxearen aurrean. Ekitaldian, aurreko denboraldian nabarmendu ziren herriko hainbat kirolariri adieraziko diete esker ona. Kirolarien horien artean hauek daude: Patxi Suarez eta Jose Centeno, gurpildun aulkiko saskibaloiko ligaren txapeldunak; Amaia Ginea, bikeyoringeko txapelduna; Beñat Lekue, Bizkaiko Aizkolarien Txapelketaren garailea; Txokoan emakume pilotarien elkartea; Uritarra futbol-taldea; eta Jone Etxebarria, triatloilaria.
Urriaren 1ean, 20:00etan, Baserri Antzokian.
Anton Van Dycken grabatuak. Urriaren 1etik 15, udal-liburutegian
“Ezagutu non sortzen den gure etorkizuna” argazki-erakusketa. Urriaren 12ra arte, Aralar kalean.
Jai-batzordeak jakinarazi duenez, aurten ere ezin izango dira Derion San Migel jaiak ohi moduan ospatu. Hala ere, jaietako zapia kaleratzeaz gainera, ekintza batzuk ere antolatu dituzte urriko lehen astebururako. Sarrera-txartela beharrezkoa izango da ekitaldi batzuetara sartu ahal izateko, eta erreserbak irailaren 23tik aurrera egin ahalko dira Kultur Birikan edo udal-webgunean.
Irailerako eta urrirako, parekidetasuna eta ahalduntzea lantzeko ekintzak antolatu dituzte Moreak Lezamako elkarte feministak eta Lezamako Udalak eta Berdintasun Arloak. Hiru ekintza izango dira: zineforuma, batukada-tailerra eta ahalduntze- eta ongizate-tailerra. Leku mugatua egongo da eta izena ematea egin behar da berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.
Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.