Santa Zezilia. Azaroaren 21ean, 18:00etan, San Joan elizan. Parte-hartzaileak: Txuma Olagüe talde korala, Pentagrama kultura-elkartea, Txuma Olagüe abesbatza, Ipar Elaiak txistu-taldea eta Gorantzaileak dantza-tadea.
Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.
Gabonetako postalak. Lanak aurkezteko azken eguna: abenduak 3. Informazio gehiago: www.sondika.eus.
“Munduko talderik onena”, Carlos Ranedoren eta Tomas Ondarraren eskutik. Azaroaren 2tik 29ra, liburutegian.
Zutunik Larrabetzuko talde feministak hainbat ekitaldi antolatu du azarorako. Hilaren 2an, 18:00etan, “Zapalkuntza eta probilegioa” tailerra izango da Anguleri kultur etxean, Cony Carranza eta Itziar Gandariasen eskutik, eta azaroaren 21ean, pala-topaketa feminista, 10:00etatik aurrera, frontoian. Izena emateak 10 euro balio du bikoteko eta 649 004 866 telefono-zenbakira whatsappa bidalita egin behar da; azken eguna azaroaren 5a izango da. Bestalde, Estitxu Fernandezek indarkeria obstetrikoari buruzko hitzaldia egingo du azaroaren 24an, 18:00etan, Angulerin, eta hurrengo egunean, azaroak 25, ekitaldia egingo da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta.
Ohi moduan, Gailur Lezamako mendi-taldeak irteera bi antolatu ditu datorren hilerako. Horrela, azaroaren 6an Entziako mendilerrora (Opakuako mendatea) joango dira, eta hilaren 21ean, Albertiara (Legutio). Azken mendi-irteera hori eskolako gurasoen elkartearekin batera antolatu dute. Informazio gehiagorako, mezua idatzi daiteke gailurmt@outlook.com helbide elektronikora.
Lezamako Udalak “Udagoien kulturala” programa antolatu du azarorako eta abendurako. Orotara lau ekitaldi egingo dira eta lezamarrek magia, txotxongiloak, musika eta antzerkia gozatu ahalko dituzte.