Gau Baltza gaur Txorierrin

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 31a, 13:48

Gaur, urriaren 31, Gau Baltza ospatzen da, Halloween bezala ere ezaguna dena. Txorierri osoan zehar ekintzak antolatu dira hau ospatzeko. Derion txutxe-ruta da ekintza nagusia. Larrabetzun, adibidez, ekintzarik nabarmenenak kalejira eta erromeria izango dira. Lezaman ludotekan ospatuko dute arimen gaua. Sondikan, berriz, etxean egindako mozorroen lehiaketa eta txokolatada nabarmentzen dira. Eta bukatzeko, Zamudion, mozorro lehiaketa, txokolatada eta DJ batek burututako animazioa izango dira ekintza nagusiak.