Jose Luis Lopez albacetarrak Pabloren erronka gainditu du. Urriaren 5ean Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parketik atera zen eta hiru egun beranduago, Abacetera heldu zen. Guztira 1.100 kilometro egin ditu bizikleta gainean, jarraian, eta bakarrik gelditu da oinarrizko beharrizanak betetzeko. Orotara, 80 ordu eman ditu. Erronkaren helburua da umeen minbizia ikertzeko dirua batzea.
2022 urr 03 Zamudio