Jiu-jitsu Bilboko Opena. Azaroaren 14an, 09:00etan, kiroldegian.
“Domekak Hori Bain” kontzertu-sailaren baitan, Rafa Rueda abeslariak kontzertua egingo du domekan, azaroak 14, Larrabetzuko gaztetxean. Kontzertua 18:30ean hasiko da eta sarrerak 10 euro balioko du. Mungiakoak iaz kaleratu zuen bere azken diskoa: Rueda.
Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.
Gabonetako postalak. Lanak aurkezteko azken eguna: abenduak 3. Informazio gehiago: www.sondika.eus.
“Munduko talderik onena”, Carlos Ranedoren eta Tomas Ondarraren eskutik. Azaroaren 2tik 29ra, liburutegian.
Zutunik Larrabetzuko talde feministak hainbat ekitaldi antolatu du azarorako. Hilaren 2an, 18:00etan, “Zapalkuntza eta probilegioa” tailerra izango da Anguleri kultur etxean, Cony Carranza eta Itziar Gandariasen eskutik, eta azaroaren 21ean, pala-topaketa feminista, 10:00etatik aurrera, frontoian. Izena emateak 10 euro balio du bikoteko eta 649 004 866 telefono-zenbakira whatsappa bidalita egin behar da; azken eguna azaroaren 5a izango da. Bestalde, Estitxu Fernandezek indarkeria obstetrikoari buruzko hitzaldia egingo du azaroaren 24an, 18:00etan, Angulerin, eta hurrengo egunean, azaroak 25, ekitaldia egingo da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta.
Ohi moduan, Gailur Lezamako mendi-taldeak irteera bi antolatu ditu datorren hilerako. Horrela, azaroaren 6an Entziako mendilerrora (Opakuako mendatea) joango dira, eta hilaren 21ean, Albertiara (Legutio). Azken mendi-irteera hori eskolako gurasoen elkartearekin batera antolatu dute. Informazio gehiagorako, mezua idatzi daiteke gailurmt@outlook.com helbide elektronikora.
Datozen egunetarako, eta sanmartinen harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Zamudion. Besteak beste, musika, bertso-saioa, ikuskizunak, pilota-partidak eta umeentzako puzgarriak izango dira.
Azaroaren 25aren harira: maskulinitate berriak, emakumeen ahalduntzea… Azaroaren 13an eta 20an, Gaztetxean.
Lezamako Udalak “Udagoien kulturala” programa antolatu du azarorako eta abendurako. Orotara lau ekitaldi egingo dira eta lezamarrek magia, txotxongiloak, musika eta antzerkia gozatu ahalko dituzte.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |