Larunbata, maiatzak 28

07:30

Urbasara perretxikotan

Zamudio, Zamudio | irteera

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 28rako. Urbasara joango dira perretxikotan, autobusez, eta hitzordua 07:30ean ipini dute Kolitza aparkalekuan. Izena emateko, 658 746 537 telefono-zenbakira deitu behar da, edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Irteerak 15 euro balio du eta prezioaren barruan daude joan-etorria eta hamaiketakoa; doako ekintza da umeentzat. Perretxikotan ibiltzeaz gainera, Urbasako artzain-gazta erosteko aukera egongo da. Zamudiora 19:00ak inguru itzuliko dira.

Urbasara perretxikotan Zamudio

08:30

Muros de Bizkaia - Bizkaiko Infernua martxa zikloturista

Derio | kirola

Aspanovas elkartearekin lankidetzan, Casco Viejo elkarteak Muros de Bizkaia – Bizkaiko Infernua martxa zikloturista antolatu du maiatzaren 28rako. Azaldu dutenez, ekintza ez da lehiaketa eta helburua da hezur-muina ematearen garrantzia azpimarratzea. Martxak Derion izango du irteera eta helmuga.

10:00

Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia

Larrabetzu, Larrabetzu | Txapelketa

Goizeko 10etatik aurrera, eskolarteko finalak –idatzizkoa eta bat-batekoa– jokatuko dira, eta arratsaldeko 4etan hasita taldekako finalaurrekoak eta finala. Bazkaria ere egingo da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak azaldu moduan, euren helburua da “Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa eskualdez eskualde eta etenik gabe elikatzea. Baita bertsogintzaren oinarria motibatzea, finkatzea eta garatzea ere”. Helburuak lortzeko bidean antolatu du Bertsolaritzaren jaia Larrabetzun.  

Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia Larrabetzu

23:59

Ikastaroa - Tai chi

Kultur BIrika, Derio | Ikastaro eta tailerrak

Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.

Ikastaroa - Tai chi Kultur BIrika

Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.

18:30
20:00

Berdintasun-arloko jarduerak Lezaman

Lezama, Lezama | Bestelakoak

Berdintasun Arloak antolatuta, datozen egunetan jarduerak izango dira Lezaman. Maiatzaren 19an, 18:30ean, Lezamako Berdintasun Planaren ebaluazioa egiteko partaidetzazko saioa egingo da, eta hilaren 21ean Tuppersex antzezlana ikusteko aukera egongo da. Emanaldia 19:00etan izango da Kultura Aretoan, Urrup antzerki-taldearen eskutik. Azkenik, ekofeminismoari buruzko hitzaldia antolatu da maiatzaren 17rako, 24rako eta 31rako. Saioak 18:30etik 20:00etara izango dira Kultura Aretoan.   

Berdintasun-arloko jarduerak Lezaman Lezama

17:00
21:00

Loiuko Erdi Aroko Azoka

Loiu, Loiu | Azoka

Loiu Erdi Arora itzuliko da maiatzaren 27tik 29ra bitartean, izan ere, LOIUVAL azoka ospatuko dute bigarren aldiz. Herrigunea apainduko da eta asteburu osoan musikariak, trobalariak, soldaduak, artisauak, kortesanoak… nagusi izango dira bertan. Adin eta gustu guztietarako ekintzak egongo dira: umeentzako jolasak eta ipuin-kontalariak, antzerkia, hegazti harrapariak, kalejirak, suzko malabarismoa… Orotara 35 postu ipiniko dira eta, besteak beste, artisauen lanak eta janaria ipiniko dira salgai. Lanbideen erakustaldiak ere egingo dira.

Loiuko Erdi Aroko Azoka Loiu

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»