2019 mai 27 Txorierri
Atzo, beste hitzordu bat izan genuen boto-ontziekin. Euskaldunok hiru boto eman behar izan genituen: bat, udal hauteskundeetarako; beste bat, foru hauteskundeetarako; eta azkena, Europako hauteskundeetarako. Udal hauteskundeei dagokienez, EAJk alkatetzari eutsi dio Derion, Erandion, Lezaman, Loiun, Sondikan eta Zamudion; EH Bilduk Larrabetzuko alkatetzan jarraituko du.