Loreak belaunetan dokumentala, eta horren protagonistetako birekin solasaldia. Martxoaren 16an, 19:00etan, Anguleri kultur etxean.
Areto-dantzak, patinajea eta sendabelarrak. Izena ematea: apirilaren 11tik 19ra, liburutegian.
Loiuko Udalak ezagutzera eman ditu Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta udalerrian martxoan izango diren ekitaldiak. Guztira sei ekintza antolatu dituzte: berdintasunaren aldeko mendi-martxa, elkarretaratzea, herriko lau ikastetxetako ikasleen aldarrikapena irakurtzea eta elkarretaratzea, hitzaldia, bazkaria eta argazki-erakusketa.
Umeen udaberriko irteeretan izena emateko epea: martxoaren 13tik 24ra, Anguleri kultur etxean.
“Denon bizitzak erdigunean” lelopean, mugimendu feminista Martxoaren 8an berriro aterako da kalera, aldarrikatzera, alde batetik, gaur egungo zaintza-eredua iraultzeko beharra, eta, bestetik, mendekotasun-egoerez haratago, pertsona guztiok gure bizitza osoan zaintzak askatasun, duintasun eta konpromiso-balditzetan eman eta jasotzeko eskubidea. Marea moreak Txorierriko kaleak ere hartuko ditu, eta elkarretaratzeez gainera, beste ekintza batzuk egingo dira, hala nola, bertso-saioak, azokak, kirol-ekintzak eta tailerrak.
Zamudioko Udalak antolatuta, hainbat ekintza izango dira herrian Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Besteak beste, egingo dira elkarretaratzea, pintura-erakusketa, umeentzako ipuin-kontaketa eta helduentzako antzerkia.
Ohi legez, eta Zamudioko Udalak bultzatuta, martxoan Marchinlilac kanpaina egingo da liburutegian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Gazteentzako eta helduentzako lehiaketak egingo dira eta ipuin-kontalaria ere egongo da. Gainera, emakume idazleen gida eta neska eta mutil abenturazaleen gida ipiniko dira erabiltzaileen eskura, lehiaketan parte hartzea errazteko.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Martxoaren 8aren harira, Lezamako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Lehena bihar, martxoak 3, izango da 18:30ean, Kultura aretoan: “La mujer y el deporte profesional: reconocimiento e igualdad” mahai-ingurua. Bertan parte hartuko dute Olatz Arrizabalaga pilotariak, Ana Astobieta futbolari ohiak, Rosó Buch saskibaloi-jokalariak, Karmele Gisasola herri-kirolariak eta Ainhoa Tirapu futbolariak. Moderatzailea izango da Goizane Gernika kazetariak.
Ludotekek eta Gaztetxeak Aste Santurako antolatutako irtereetan izena ematea: martxoaren 13tik 17ra Ludoteka Gaztean, 19:00etatik 21:00etara.
Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ardo-dastatze ikastaroa antolatu du martxoaren 16rako eta 17rako. Saio biak Txorierriko Baserri Antzokian izango dira 19:00etatik 21:00etara eta Iñaki Lopetegik zuzenduko ditu. Ikastaroa 10 euro balio du bazkideentzat eta berbalagunentzat, eta 15 euro gainerakoentzat. Izena emateko, 747 487 094 telefono-zenbakira whatsappa bidali behar da, edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora mezua bidali.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |