Ostirala, martxoak 17

19:30

`Larrabetzuko baserriak eta etxeak´ liburua aurkeztuko da datorren astean

Larrabetzu, Larrabetzu | Aurkezpena

Liburuak herriko baserrien eta etxe zaharren izenak, hau da, toponimoak, berreskuratzea eta gizarteratzea du helburu. Lana martxoaren 17an, 19:30ean, jendaurrean aurkeztuko da Gure Etxean. Aldeak bost euroan ipiniko dira salgai Anguleri kultur etxean, eta biltzen den dirua Zaporeak elkarteari emango diote, Turkian eta Sirian izandako lurrikarak kaltetutako errefuxiatuentzako elikagai-bilketan laguntzeko. Baserri eta etxeen jabeei zein liburua egiten lagundu dutenei, bestalde, ale bana oparituko zaie.

`Larrabetzuko baserriak eta etxeak´ liburua aurkeztuko da datorren astean Larrabetzu

Liburuak herriko baserrien eta etxe zaharren izenak, hau da, toponimoak, berreskuratzea eta gizarteratzea du helburu. Lana martxoaren 17an, 19:30ean, jendaurrean aurkeztuko da Gure Etxean. Aldeak bost euroan ipiniko dira salgai Anguleri kultur etxean, eta biltzen den dirua Zaporeak elkarteari emango diote, Turkian eta Sirian izandako lurrikarak kaltetutako errefuxiatuentzako elikagai-bilketan laguntzeko. Baserri eta etxeen jabeei zein liburua egiten lagundu dutenei, bestalde, ale bana oparituko zaie.

18:00
19:30

Plazako dantzen ikastaroa

Larrabetzu, Larrabetzu

Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.

Plazako dantzen ikastaroa Larrabetzu

14:33
23:59

Marchinlilac Zamudion

Zamudioko liburutegia, Zamudio | Bestelakoak

Ohi legez, eta Zamudioko Udalak bultzatuta, martxoan Marchinlilac kanpaina egingo da liburutegian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Gazteentzako eta helduentzako lehiaketak egingo dira eta ipuin-kontalaria ere egongo da. Gainera, emakume idazleen gida eta neska eta mutil abenturazaleen gida ipiniko dira erabiltzaileen eskura, lehiaketan parte hartzea errazteko.

Marchinlilac Zamudion Zamudioko liburutegia

Ohi legez, eta Zamudioko Udalak bultzatuta, martxoan Marchinlilac kanpaina egingo da liburutegian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Gazteentzako eta helduentzako lehiaketak egingo dira eta ipuin-kontalaria ere egongo da. Gainera, emakume idazleen gida eta neska eta mutil abenturazaleen gida ipiniko dira erabiltzaileen eskura, lehiaketan parte hartzea errazteko.

18:30
23:59

Martxoak 8 - Lezama

Lezama, Lezama | Bestelakoak

Martxoaren 8aren harira, Lezamako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Lehena bihar, martxoak 3, izango da 18:30ean, Kultura aretoan: “La mujer y el deporte profesional: reconocimiento e igualdad” mahai-ingurua. Bertan parte hartuko dute Olatz Arrizabalaga pilotariak, Ana Astobieta futbolari ohiak, Rosó Buch saskibaloi-jokalariak, Karmele Gisasola herri-kirolariak eta Ainhoa Tirapu futbolariak. Moderatzailea izango da Goizane Gernika kazetariak.

Martxoak 8 - Lezama Lezama

Martxoak 8 Txorierrin

Txorierri, Txorierri | Bestelakoak

“Denon bizitzak erdigunean” lelopean, mugimendu feminista Martxoaren 8an berriro aterako da kalera, aldarrikatzera, alde batetik, gaur egungo zaintza-eredua iraultzeko beharra, eta, bestetik, mendekotasun-egoerez haratago, pertsona guztiok gure bizitza osoan zaintzak askatasun, duintasun eta konpromiso-balditzetan eman eta jasotzeko eskubidea. Marea moreak Txorierriko kaleak ere hartuko ditu, eta elkarretaratzeez gainera, beste ekintza batzuk egingo dira, hala nola, bertso-saioak, azokak, kirol-ekintzak eta tailerrak.

Martxoak 8 Txorierrin Txorierri

Martxoak 8

Loiu, Loiu | Bestelakoak

Loiuko Udalak ezagutzera eman ditu Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta udalerrian martxoan izango diren ekitaldiak. Guztira sei ekintza antolatu dituzte: berdintasunaren aldeko mendi-martxa, elkarretaratzea, herriko lau ikastetxetako ikasleen aldarrikapena irakurtzea eta elkarretaratzea, hitzaldia, bazkaria eta argazki-erakusketa.

Martxoak 8 Loiu

12:00
23:59

M8 Zamudion

Zamudio, Zamudio | Bestelakoak

Zamudioko Udalak antolatuta, hainbat ekintza izango dira herrian Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Besteak beste, egingo dira elkarretaratzea, pintura-erakusketa, umeentzako ipuin-kontaketa eta helduentzako antzerkia.

M8 Zamudion Zamudio

Ikastaroak

Sondikako liburutegia, Sondika | Izena ematea

Areto-dantzak, patinajea eta sendabelarrak. Izena ematea: apirilaren 11tik 19ra, liburutegian.

Ikastaroak Sondikako liburutegia

Areto-dantzak, patinajea eta sendabelarrak. Izena ematea: apirilaren 11tik 19ra, liburutegian.

23:59

Izena ematea - Udaberriko irteerak

Anguleri Kultur Etxea, Larrabetzu | Izena ematea

Umeen udaberriko irteeretan izena emateko epea: martxoaren 13tik 24ra, Anguleri kultur etxean.

Izena ematea - Udaberriko irteerak Anguleri Kultur Etxea

Umeen udaberriko irteeretan izena emateko epea: martxoaren 13tik 24ra, Anguleri kultur etxean.

19:00
21:00

Izena ematea - Aste Santuko jarduerak

Ludoteka Gaztea, Sondika | Izena ematea

Ludotekek eta Gaztetxeak Aste Santurako antolatutako irtereetan izena ematea: martxoaren 13tik 17ra Ludoteka Gaztean, 19:00etatik 21:00etara.

Izena ematea - Aste Santuko jarduerak Ludoteka Gaztea

Ludotekek eta Gaztetxeak Aste Santurako antolatutako irtereetan izena ematea: martxoaren 13tik 17ra Ludoteka Gaztean, 19:00etatik 21:00etara.

19:00
21:00

Ardo-dastatze ikastaroa

Baserri Antzokia, Derio | Ikastaro eta tailerrak

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak ardo-dastatze ikastaroa antolatu du martxoaren 16rako eta 17rako. Saio biak Txorierriko Baserri Antzokian izango dira 19:00etatik 21:00etara eta Iñaki Lopetegik zuzenduko ditu. Ikastaroa 10 euro balio du bazkideentzat eta berbalagunentzat, eta 15 euro gainerakoentzat. Izena emateko, 747 487 094 telefono-zenbakira whatsappa bidali behar da, edo lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora mezua bidali.

Ardo-dastatze ikastaroa Baserri Antzokia

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»