Logoa
Logoa

Zamudio Herri txiki infernu handi telebista-saioaren protagonista izango da San Martin egunean

  Komunikabideak  Zamudio

Zamudio Herri txiki infernu handi telebista-saioaren protagonista izango da San Martin egunean

Programa herriko frontoian grabatu zen urriaren 11n eta hilabete bat beranduago, azaroaren 11n, igorriko dute ETB-1 katean.

Amatasuneko eta aitatasuneko prestazioek ez dute PFEZik ordainduko Bizkaian

  Gizartea  Txorierri

Amatasuneko eta aitatasuneko prestazioek ez dute PFEZik ordainduko Bizkaian

Foru Ogasunak prestazio horiengatik ordaindutakoa itzuliko du, eta horretarako, eskaera eredu berezi bat jarriko du prestazioa jaso duten lagunen eskura. Era berean, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari eskatuko dio bizkaitarrei hemendik aurrera amatasuneko eta aitatasuneko prestazioei lotutako PFEZ (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) atxikipenik ez egiteko.

Biolentzia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Biolentzia

Sexuaz zebiltzan hizketan, plazeraz; go­zatzeaz eta tentsioak askatzeko mo­du osasuntsuaz. Gaztelaniako hiz­tegiak eskaintzen duen “aberastasunari” eutsiz txantxa bat egin nahi izan zuen. “Txortan egin ezean porkulo emango dizuete”, bota zuen jendaurrean irribarretsu, elegante eta paparra handituta. Norma apurtuz, atzamar bat goratu zen eta porkulo ematea kalte egitearekin alderatzea leporatu zion hizlariari. 

"Fisika polita da oso"

  Gai nagusia  Derio

"Fisika polita da oso"

Jon Legarreta, EHUko irakaslea

Zientziak gazterik harrapatu zuen Jon Legarreta. Derioztarrak Fisika ikastea erabaki zuen, noski, eta Ingeniaritza Eskolan irakasle ibili arren, Astrofisika da liluratzen duen adarra. Jonek planetak ikasten ditu eta, horretarako, NASA bezalako agentziek jasotako datuak erabiltzen ditu. 

Txoribikers taldeak bere egoitzaren ateak zabalduko dizkio jendeari zapatuan

  Gizartea  Loiu

Txoribikers taldeak bere egoitzaren ateak zabalduko dizkio jendeari zapatuan

Urte bi pasa dira Txoribikers Loiuko motorzaleen elkarteak bere egoitza ireki zuenetik, Katea-Loiu etorbidean, lehen farmazia zegoen lokalean. Urteurrena dela-eta, ospakizun ekitaldiak antolatu dituzte urriaren 20rako, goizez zein arratsaldez.

"Lagunak betiko egin dodaz"

  Gaztea eta ...  Lezama

"Lagunak betiko egin dodaz"

Añes Zarate, euskarAbenturazalea

Añes Zaratek betiko gogoratuko dau azken uda. Izan be, gazte lezamarrak EuskarAbentura egitasmoan hartu dau parte eta, horreri esker, Euskal Herri osoa zeharkatu dau beste 109 gazte euskaldunakaz batera. Gogorra bai, baita ahaztezina be.

Aizkolaririk onenek erakustaldia eskainiko dute Loiun, azaroan

  Kirolak  Loiu

Aitzol Atutxa bizkaitarra, Iker Vicente nafarra eta Xabier Orbegozo “Arria V” gipuzkoarra gaur egungo aizkolaririk onenetarikoak dira, eta Loiun, Larrakoetxeko probalekuan, zuzenean ikusteko aukera izango dugu azaroaren 10ean. Ekitaldia Basque Sports plataforma berriak antolatu du. Aizkolariek 14 kanaerdiko moztu behar izango dituzte. Azkarrenak txapela eta 1.000 euro jasoko ditu saritzat.

Malen Amenabarrek irabazi du Santurtziko kanporaketa

  Kultura  Larrabetzu

Malen Amenabarrek irabazi du Santurtziko kanporaketa

Atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zen Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, eta Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak  hura irabazi egin zuen. Ondorioz, finalaurrekoetarako txartela lortu du eta Igorreko saioan kantatuko du azaroaren 25ean.

Enologia Eguna izango dute Sondikan, domekan

  Aisia  Sondika

Enologia Eguna izango dute Sondikan, domekan

Azoka 12:30etik 15:00etara ipiniko dute Goiri plazan eta bertan aukera egongo da mahats mota ezberdinei buruz ikasi eta horiek dastatzeko. Ekitaldira  jatorri-deitura duten ardoak eramango dira, hala nola Errioxa, Rueda, Somontano eta Penedes. 

Txorierri institutuko ikasleak zeuden trainerua irauli zen Lekeition

  Gizartea  Txorierri

Txorierri institutuko ikasleak zeuden trainerua irauli zen Lekeition

Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren saioei lotuta, ikasleak arraun egitera joan ziren atzo goizean Lekeitiora. Gaztetxoak uretan zeudela trainerua irauli egin zen. Kerman Ibarra institutuko zuzendariak azaldu digunez, larria baino, ezbeharra zalapartatsua izan zen. 

Amenabarrek Santurtziko kanporaketan kantatuko du domekan

  Kultura  Larrabetzu

Amenabarrek Santurtziko kanporaketan kantatuko du domekan

Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren bigarren kanporaketa domekan, urriaren 14an, jokatuko da Santurtzin, Serantes Kultur Aretoan hain zuzen ere. Saioa 17:00etan hasiko da eta bertan Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarra arituko da.

Emakume txorierritarren ondarea

  Kultura  Txorierri

Emakume txorierritarren ondarea

“Ondarea, emakumeen emaria” lelopean, eta Ondarearen Europako Jardunaldien haritik, emakumeek Bizkaiko ondareari –materialari zein ez materialari – egin dioten ekarpena agerian ipiniko da aurten.

Diego Palomino Torres, fruten sorgintzailea

Diego Palomino Torres, fruten sorgintzailea

  Besterik  Sondika

Garraiolari, eraikuntzan eta garbiketa-lanetan aritu ondoren, fruta munduan murgildu zen Diego Palomino. Urte batzuk geroxeago, familia kontuak tarteko, Sondikako Esther Fruta-dendan hasi zen lanean, aitaginarrebaren negozioan. Gaur egun, enpresako furgonetan ikus dezakegu atzera eta aurrera, astelehenetik zapatura, errekaduak egiten. Dio ze lanaren alderik onena jendearekin duen harremana dela.     

Eskuko flasharen bidezko argiztatze ikastaroa

  Aisia  Derio

Eskuko flasharen bidezko argiztatze ikastaroa

Ikastaroa Derioko Argazki Taldeak (DAT) antolatu du eta helburua da eskuko flasha erabiltzen ikastea. Jose Antonio Fernandez argazkilariak zuzenduta, 15 orduko ikastaroa izango da, eta teoria eta praktika uztartuko ditu.

Gorka Urreiztietaren lanak, Baserri Antzokian ikusgai

  Kultura  Derio

Gorka Urreiztieta mendiaren eta itsasoaren zale amorratua da eta horiek biak Txorierrira ekarri dizkigu bere egurrezko taillen bidez. Baserri Antzokian, Derion, 65 lan ipini ditu ikusgai; eguzki-loreak, erretratuak eta marinel-motiboak, tartean. Erakusketa argazki batzuek ere osatzen dute, Santurtzikoa argazkizalea ere badelako.

»» Ikusi argazki guztiak (19)