Logoa
Logoa

Iker Vicente aizkolariak irabazi du Loiu Larrakoetxe Sari Berezia

  Kirolak  Loiu

Iker Vicente aizkolariak irabazi du Loiu Larrakoetxe Sari Berezia

Iker Vicente nafarrak Larrakoetxe Sari Bereziaren lehenengo edizioa irabazi zuen zapatuan, azaroaren 10ean. Aitzol Atutxa bizkaitarra bigarren postuan gelditu zen eta Xabier Orbegozo 'Arria V' gipuzkoarra, hirugarrenean. Saioa Basque Sports enpresak antolatu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Loiuko Udaleko laguntzarekin.

Pilota, protagonista asteburu honetan

  Kirolak  Txorierri

Pilota, protagonista asteburu honetan

Pilota tradizio handiko kirola da Txorierrin eta asteburu honetan, pilotazaleak pozik ibiliko dira. Batetik, gaur hasiko da Lezamako Pilota Klubak urtero antolatzen duen Eskualdeko txapelketa. Aurtengoa 60. aldia izango da. Bestetik, bihar, azaroaren 10ean, Emakume Pilotarien Topaketa antolatuko dute Larrabetzun, laugarren aldiz.   

Garbigune mugikorrak, birziklatzea bultzatzeko

  Gizartea  Txorierri

Bizkaiko Foru Aldundiak birziklatzearen aldeko apustua berretsi du, eta garbigune mugikorrak herriz herri eramango ditu azaroaren 12tik aurrera. Aldundiak ekipamendu horietan ematen duen zerbitzua berritzea eta eguneratzea du helburu. Lehenengoa Iurretan jarriko da, baina oraindik zehaztu gabe dago garbigune mugikorrak Txorierrira noiz ekarriko dituzten. Momentuz, Derio, Larrabetzu, Loiu eta Sondika udalerriek hartuko dute parte ekimenean.   

Kerman Lejarraga boxeolaria Basque Team-ean sartu da

  Kirolak  Txorierri

Kerman Lejarraga boxeolaria Basque Team-ean sartu da

Kerman Lejarraga Errebolberra boxeolari morgarrak bat egin du Basque Team elkartearekin. Fundazioa Eusko Jaurlaritzak eta EiTB irrati-telebistak sortu zuten 2007an, eta hark modalitate bakoitzean munduko onenak diren euskal kirolariak edukitzea du helburu.

Errebale jauregiko aterpetxea kudeatzeko proposamenak batzen dabiltza Larrabetzun

  Udala  Larrabetzu

Errebale jauregiko aterpetxea kudeatzeko proposamenak batzen dabiltza Larrabetzun

Erromesentzako aterpetxea Errebaleko jauregiko bigarren solairuan dago, eta, Udaletik jakinarazi duten moduan, hainbat aukera aztertzea erabaki dute, hura 2019. urtean kudeatzeko.

Pinua gaixorik dago

  Gai nagusia  Txorierri

Pinua gaixorik dago

Banda marroia/gorria gaixotasuna gogor erasotzen dabilkie pinuei. Horrela, gure autonomia erkidegoan, gaitza 40.000 hektareara baino gehiagora zabaldu da; 3.151 hektareara, Txorierrin. Gure orografiaren berdea marroiz tindatzen hasi da, onddoek pinuak sikatzen dituztelako. Erritmo handian, gainera.     

Zamudioztarrak, "Herri txiki, infernu handi" telebista saioaren protagonistak

  Gizartea  Zamudio

ETB-1 kateak San Martin egunean, azaroaren 11n, eskainiko du saioa. Programa herriko frontoian grabatu zen urriaren 11n eta “herri osoa” batu zen bertan, Iñaki Atxutegi Lagatzuko euskara elkartearen kideak esan digun moduan. Gabriel Etxebarria, Zorione Santa Cruz eta Esther Garai, Josean Uriarte, Soba familia... Hainbat zamudioztar agertuko dira saioan. 

Aurrekontu parte-hartzaileak, Lezaman

  Udala  Lezama

Aurrekontu parte-hartzaileak, Lezaman

Bilerei gaur emango zaie hasiera, 18:30ean, Goitioltzako txokoan. Ekarpenak egin ostean, azaroaren 30ean, batzar zabala egingo da eta horretan 2019ko aurrekontuetan jasoko diren proiektuak aukeratuko dira. 

Azken mendekua

  Festak  Zamudio

Azken mendekua

San Martin jaiak, Zamudion 

San Martin jaiak azaroaren 9tik 12ra bitartean ospatuko dira Zamudion. Herriko jai nagusiak dira, eta, igaz moduan, Vendetta musika taldeak aurton be eskainiko dau kontzertua berton. Saio berezia izango da, nafarrek Bizkaian emongo daben azken kontzertua izango dalako. Gainera, besteak beste, dantzek, umeentzako ekitaldiek eta azokak osatuko dabe jai-egitaraua. 

Neu ere bai

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Neu ere bai

Gaztea nintzela, batek esan zidan ez zela normala gaztea izanik iraultzailea ez izatea, baina urteak aurrera joan ahala iraultzailea izaten jarraitzen duena zoro samarra dela.

Enplegu Azoka egingo da bigarrenez, barikuan, Derion

  Enpresa  Derio

Enplegu Azoka egingo da bigarrenez, barikuan, Derion

Txorierriko Mankomunitateak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak,  EGAZ Txorierrirekin batera, Txorierriko bigarren Enplegu Azoka antolatu dute azaroaren 9rako, Derioko Kultur Birikan. Ekimena Gaztedi Bizkaia planaren barruan dago, eta helburu hau du: enpresen eta lana bilatzen ari diren, edo haien ibilbide profesionalaren norabidea aldatu nahi duten gazteen arteko topalekua sortzea.

Argiteria hobetu dute Derioko oinezkoen pasabideetan eta bidegurutzeetan

  Hirigintza  Derio

Bertako Udalak 35.600 euro ipini ditu lanetan, eta, azaldu duten moduan, horiek helburu bikoitza eduki dute: alde batetik, autoek oinezkoak harrapatzeko arriskua murriztea; eta bestetik, oinezkoen pasabideak behar bezala argiztatzea. Era berean, argi berriei esker, energia-kontsumoa txikiagoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Akarbaltz gaua, Larrabetzun

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

Urriaren 31ren gaua Larrabetzun eta Zamudion ospatu zuten bereziki. Larrabetzun, hainbat ekintza antolatu zituzten Akarbaltz gauan: eskolakoek sortutako bertsoak kantatu zituzten, eta ostean, Akarbaltzarekin irten ziren kalera, haren lagunen bila. Bizkargi dantza taldeak Xabi Solanoren Erre zenituzten abestirako egindako koreografia dantzatu zuen plazan, eta “edabe magikoak” eman zitzaizkien umeei. Gauean, Gauragi taldeak erromeria eskaini zuen Hori Bai gaztetxean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Inoiz baino jende gehiago Zamudioko azokan

  Festak  Zamudio

Inoiz baino jende gehiago Zamudioko azokan

Asteburu honetan azaroaren 3an eta 4an, Zamudioko azoka egin da. Limusin Euskadiko Txapelketa 17. aldiz antolatu da eta horrek jende asko erakarri du herrira. Gainera, Txokolate, Gozo eta Artisautza Azokea ere egin da seigarren aldiz. 

Zamudioko azoka, azaroaren 3an eta 4an

  Festak  Zamudio

Zamudioko azoka, azaroaren 3an eta 4an

Asteburu honetan Zamudioko azokea egingo da, azaroaren 3an eta 4an, alegia. Limusin Euskadiko Txapelketea 17. aldiz antolatuko da eta horrek kanpoko jente asko erakarriko dau. Gainera, Euskal Herriko nekazaritza-produkturik onenak eskainiko dira: gazta, ogia, txakolina...