200.000 lagun inguru kalean etxebizitza eta soldata duinen alde

Mikel Reina Barros aza 11, 09:04 Txorierri

CCOOen Zamudioko piketean Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du. LABn piketean, Ertzaintza bertaratu da, baina baimen guztiak zituztela konprobatzerakoan joan egin dira. 18:00etan Derion osatuko dute eskualdeko mobilizazioa.

Derion egingo dute greba orokorreko Txorierriko mobilizazioa

Mikel Reina Barros aza 10 Txorierri

LAB, ELA, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak dira deitzaileak eta Bilbon 12:30ean Arriagatik aterako den manifestazioaz gain, arratsaldeko mobilizazioetako herriak eta orduak zehaztu dituzte. Txorierrin, Derion egingo dute 18:00etan hasita.