Jokoaren eta online apustuen arriskuak ezagutzeko ‘scape room’-a, Txorierrin

Mikel Reina Barros aza 03, 11:41 Txorierri

‘Zeure alde apustu egin’ ihes gela Txorierriko herriak bisitatuko ditu azaroan. Lehen geralekua Lezama izango da, barikuan, azaroak 6, 17:00etatik 21:00etara. Hilario Astorki plazan. Zapatuan, azaroak 7, Sondikaran ailegatuko da, 12:00etatik 21:15era, Goiri Erdiko plazan. 14 urtetik gorako gazteek jokoaren eta online apustuen arriskuak ezagutzeko aukera izango dute, proba eta dinamika parte-hartzaileen bidez.

ALTXA BURUA
“Mugikorrak anestesia bezala erabiltzen ditugu”

Mikel Reina Barros aza 03, 09:03 Txorierri

Pantailen erabileraren inguruko arazoa oso zabala da, ertz asko ditu: hezkuntza, osasuna, sare sozialak.... Hain zuzen ere, ertz horietako batzuekin hitz egin nahi izan du Aikor aldizkariak. Txorierriko Altxa Burua taldea abiapuntu hartuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Aikorrek, hurrengo egunetan argitaratuko dituenak. Gaurkoa Mirene Beriain Rodriguez lehen mailako arretako pedriatrarena da.