aza 11, 09:04 Txorierri
CCOOen Zamudioko piketean Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du. LABn piketean, Ertzaintza bertaratu da, baina baimen guztiak zituztela konprobatzerakoan joan egin dira. Larrabetzun, zakarrontziak jarri dituzte errepidearen erdian eta bertako zaborra lurrera bota industriaguneetarako autoen sarrera oztopatzeko. Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek errepidea moztu dute Derio eta Lekunbiz artean. Ertzaintzaren presentzia "oso nabaria" izan da Zamudioko Parke Teknologikoko Derio aldeko sarreran, alde batera utzi dituzte bertako grebalariak errepidea ibilgailuentzako utziz.
aza 10, 10:17 Txorierri
LAB, ELA, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak dira deitzaileak eta Bilbon 12:30ean Arriagatik aterako den manifestazioaz gain, arratsaldeko mobilizazioetako herriak eta orduak zehaztu dituzte. Txorierrin, Derion egingo dute 18:00etan hasita.