Derioko Lainomendi eta Sondikako Gorantzaileak dantza taldeak joan den zapatuan, azaroak 14, Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka San Mamesen jokatu zuten partida izan ziren. Hain zuzen ere, beste hainbat dantza taldek bezala gonbidapena jaso zuten eta partida baino lehen agurra dantzatu zuten eta zelaira sartu eta ateratzeko soka dantza egin zuten.
aza 16, 09:15 Sondika
Sondikako Udalak martxan jarri du 35. Gabonetako postal lehiaketa. Lana 16x25 zm-koa edo hortik beherakoa izango da nahitaez, eta koloreak eta egileak libreki aukeratu ahal ditu. Lanak udaletxean utzi behar dituzte gutun-azal itxi batean. Gutun-azalean “SONDIKAKO UDALA XXXV. GABONETAKO POSTALEN LEHIAKETA” izenburua jarri behar da. Bertan, orri batean, izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa jarri behar dituzte.