aza 20, 13:58 Larrabetzu Sondika
Nerea Sanz aktore larrabetzuarra da ‘Aloka(h)iru’ telesaileko hiru protagonistetako bat eta Igor García Piñas sondikoztarra produkzio lanetan aritu da. EITB taldeko Primeran plataforman dago komedia ikusgai, lau atal ditu, bakoitza 24 minutukoa. Orain arte bigarren telesairik ikusiena da.
aza 20, 10:13 Sondika
Urtero legez, Sondikako musikariek indarrak batuko dituzte domekan, azaroak 22, Santa Zezili egunean. Pentagrama Kultur Elkartea, Gorantzaileak Dantza Taldea, Ipar Elaiak Txistu Taldea, Olague Abesbatza eta Txuma Olague Abesbatzak parte hartuko dute 18:00etan hasiera emango dioten ekitaldian. Bildutako dirua Caritaseri emango diote.