urr 16, 12:30 Zamudio
Zamudioko Udalak jakinarazi du Orquesta Panoramaren kontzertuagatik Euskotrenek L3 sarearen maiztasuna indartuko duela zapatuan, urriak 17. 15 minutuko maiztasuna egongo da zapatuan 19:00etatik domekako 03:00etara. Horrez gain, ibilgailuentzako gune berezituak ere jarriko dituzte herrian.
urr 15, 08:57 Zamudio
Zizegorri Zamudioko Mikologia elkarteak Quintanar de la Sierrara joateko irteera antolatu du urriaren 30etik azaroaren 1era. Izena emateko azken eguna urriaren 27a da eta bidaiaren erreserba egiteko 50 euroko bizuma egin behar da 658 74 65 37 telefonoaren bidez.