2029ko urtarrilerako prest egongo da osasun zentro berria

Mikel Reina Barros aza 25, 08:40 Sondika

Lanak hasteko lizentzia jasota, Sondikako osasun zentroaren ingurua hesituta dago dagoeneko. Aurreikuspenen arabera, 2029ko urtarrilerako jarriko dute martxan zerbitzua, “eraberrituta eta handituta”. Hiru solairuko eraikin bat egingo dute egungo kontsultategiaren atzean, udalak lagatako 660 metro koadroko lursailean, Osasun Sailak eta Osakidetzak sustatutako proiektuaren barruan.

‘Aloka(h)iru’: kritika soziala eta adiskidetasuna, umoretik

Mikel Reina Barros aza 20 Larrabetzu   Sondika

Nerea Sanz aktore larrabetzuarra da ‘Aloka(h)iru’ telesaileko hiru protagonistetako bat eta Igor García Piñas sondikoztarra produkzio lanetan aritu da. EITB taldeko Primeran plataforman dago komedia ikusgai, lau atal ditu, bakoitza 24 minutukoa. Orain arte bigarren telesairik ikusiena da.

Asteazkena 25 eguraldia Min: 7ºC
Max: 12ºC
Osteguna 26 eguraldia Min: 5ºC
Max: 13ºC
Ostirala 27 eguraldia Min: 5ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa